Madeleine aldia

Angles-sur-l'Anglingo (Vienne) Madeleine aldiko zaldia. Musée d'Archéologie Nationale, Saint-Germain-en-Laye
Madeleine aldiaren hedapen mapa.

Madeleine aldia Mendebaldeko Europako Goi Paleolito amaierako kultura arkeologikoa izan zen[1][2]. Izena Tursaceko La Madeleine haitzulotik datorkio.

Madeleine aldiko kultura Solutrearraren ondoren eta Aziliarraren aurretik garatu zen, duela 18.000 eta 11.000 urte artean. Hasieran, 1875ean, Lartet eta Christyk "L'âge du renne" izena eman zioten, aldi honetako aztarnategietan elur-orein hondakin ugari dagoelako. Baina, hauez gain, orein arruntak, zaldiak eta azken Azken Izotz Aroan Europan bizi ziren beste ugaztun handiak ere ehizatzen zituzten. Kultura hau oso hedaturik egon zen eta aztarnategiak Portugaletik Poloniaraino topatu dira[3].

Labar-pinturaren adibiderik famatuenak aldi honetakoak dira, adibidez Lascaux edo Altamirakoak[4]

  1. Peñalver Iribarren, Xabier. (1996). Euskal Herria en la Prehistoria. Donostia: Orain ISBN 84-89077-5-4..
  2. M.H. Alimen & M.J. Steve, Prehistoria. Siglo XXI. 1970. ISBN 84-323-0118-3
  3. James Enloe: HRAF Magdalenian. Encyclopedia of Prehistory: 179-190.
  4. Conkey, M.J. (1980): The identification of prehistoric hunter-gatherer aggregation sites: the case of Altimira. Current Anthropology 21: 609-630

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search